XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkai-Jatorrizko Lurraldeko Aldizkarian eta agindu-ohartoletan iragarriz.
Horretara bideratutako zehazpidetza eta behar diran zioak agertuz, Bizkaiko Foru-Aldundira bialduko da eta honek bidezko saloa jasoko dau Bizkaiko Batzar Nagusietara, behin betiko erabagi dagien.
BOSTGARREN IDAZPURUA34. Atala Sakabanatuta dagozan herriguneen erdirakotzebako arduralaritza lortzeko, Udalerriak baino lurralde-eremu txikiagoak diran erakundeak eratu leitekez, euron betiko izenpean edo, halan balitz, Bigarren mailako Leku-Erakundeak izena erabiliaz.
35. Atala Udalerri baten barruan ezaugarri baten barruan ezaugarri bereziak daukezan aurreko atalean aitatu doguzan sakabanatutako hiriguneek, Udalerri-mailara heltzen ez diran lurralde-eremuen Erakunde lez eratu leitekez: a) Eurek osotzen daben Udalerria ezeztatu daitenean.b) Oraintsu sorturiko herriguneak diranean, euron arduralaritzearen erantzupena izan behar dabela uste danean.
c) Udal-aldaketak dirala-ta, beste herrigune batzuk Udal horreikaz bat egin daitezenean.